Laburpena
Ez gara ez bertokoak, ezta hangoak ere. Pertsona guztiak mundu bereko herritarrak gara. Gizadia horrelakoa da kulturen nahasketa aberasgarria dela-eta.
Mila ezaugarri desberdin ditugu, baina funtsezko ezaugarri komuna dugu: gure eskubideak.
Gai horien inguruan jarduten du "Auzokide berriak" ikuskizunak. Istorio honetan, hainbat kulturetako pertsonen arteko desberdintasunei aurre egiteko modu baikorra erakutsiko digu ume talde batek. |