Documento sin título
 
 
Es | Eu | En | Fr | twitter  
     
cabecera

 

Legal oharra

1.- Web-orri hau EDEX titulartasunekoa da.

IFK: G-48124408
Helbide soziala: INDAUTXU 9. zk. - 48011 BILBO (BIZKAIA)
Posta elektronikoko helbidea: edex@edex.es
Telefonoa: (+34) 944 425 784

2.- Web-orria erabiltzerakoan, atariak “Erabiltzaile” izaera esleituko dio sartu denari, eta Lege-ohar honetan sartuta dauden baldintza guztiak onartzen dituela ulertzen da. Erabiltzaileak baldintza horiek irakurri behar ditu webgune honetara sartzen den bakoitzean, baldintza horiek aldatu egin baitaitezke. Web-orri honen alderdi batzuk, duten berezitasunagatik, arau edo baldintza berezi batzuen mende egon daitezke; arau edo baldintza horiek Lege-oharra ordeztu, osatu edo alda dezakete, eta, beraz, “Erabiltzaileak” horiek ere onartu beharko ditu, horiek erabiltzean edo horietara sartzean.

3.- Webgune honen eduki guztiak (testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, teknologia, softwarea, estekak, ikus-entzunezko edukiak, diseinu grafikoa, iturri-kodea eta abar), bai eta markak eta zeinu bereizgarriak ere, EDEX edo hirugarrenen jabetzakoak dira. Erabiltzaileak ez dauka inolako eskubiderik horien gainean, webgune hau erabiltze hutsagatik.

Erabiltzaileak ezin izango du: a) webgune honetan jasotako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edota aldatu, legeak aurreikusitako kasuetan edota EDEX edota eskubide horien titularrak berariaz baimendutako kasuetan izan ezik; b) webgunean jasotako softwarea, irudiak, bideoak edota datu-baseak erabilera pribaturako erreproduzitu edo kopiatu, ez eta publikoki jakinarazi edota hirugarrenen esku utzi ere, horrek erreproduzitzea dakarrenean; c) webgunea osatzen duten edukiak atera edo berrerabili.

4.- Bere web-orrietatik webgune honetan loturak txertatu nahi dituen erabiltzaileak honako baldintzak bete beharko ditu: a) loturak hasierako orrira soilik eramango du, eta ezin izango da beste era batera ere erreproduzitu; b) ezin izango dira webgunea inguratzen duten frameak edo edozein motatako markoak ezarri, edota beste helbide batzuetatik ikusteko edo webgune honetatik kanpoko beste eduki batzuekin batera edukiak ikusteko aukera ematen duten bestelako bideak erabili, horrek zerbitzuaren edo edukiaren jatorriari buruzko zalantza edo okerren bat sortzen badio edo sor badiezaioke erabiltzaileari, legez kanpoko konparaketa edo imitazio bat egiten badu, edo EDEX markaz edo izen onaz baliatzen bada, edo legeak debekatutako baliabideren bat erabiltzen bada; c) lotura egiten duen orriak ezin izango du EDEX buruzko edo berorren produktuen eta zerbitzuen kalitateari buruzko informazio faltsurik edo zehatza ez denik eman; d) bidaltzaileak ezin izango du EDEX marka edo bestelako bereizgarririk erabili bere web-orriaren barruan, legeak edota EDEX berak berariaz baimendutako kasuetan izan ezik; e) lotura ezartzen den orriak indarreko legeria bete beharko du, eta ezin izango du eduki legez kanpokoa izan daitekeen edukirik edo loturarik egin horietara, edota kaltegarriak, moralaren eta ohitura onen aurkakoak direnetara, EDEX bidaltzailearen ideia, adierazpen edo jokabide horiek babesten dituela pentsaraztera bultza dezaketenetara edo EDEX jarduera kontuan hartuta egokiak ez direnetara, lotura egiten den webgunearen gai orokorra eta edukiak aintzat hartuta.

5.- Ez da EDEX ardura webgune honetan programa maltzurrak edo bestelako informatika elementu kaltegarriak egon ez daitezen kontrolatzea. Erabiltzaileari dagokio, edonola ere, tresna egokiak eskura izatea, elementu horiek atzemateko eta garbitzeko. Horren arabera, EDEX ez du erantzukizunik izango webgune honetan egon bitartean ekipamendu informatikoek izan ditzaketen kalteen inguruan. Era berean, EDEX ez da Erabiltzaileei eragindako kalteen erantzule izango, kalte horiek webguneko zerbitzua eteten duten telekomunikazio-sareetako akats edo deskonexioek eragindakoak badira.

6.- Webgune honek Erabiltzaileari Interneteko beste orrialde batzuetara sartzeko aukera ematen dioten loturak izan ditzake. Kasu horietan, EDEX erantzukizuna izango du loturen bidez emandako edukien eta zerbitzuen inguruan, horien desegokitasunaren berri izan eta behar den moduan desaktibatu ez dituen kasuetan soilik. Erabiltzaile batek ulertzen badu loturetako batek eduki desegokiak edo legez kontrakoak dituela, EDEX jakinarazi ahal izango dio, baina horrek ez du esan nahi erakunde horrek lotura hori ezabatu behar duenik. EDEX ez ditu loturetako eduki eta zerbitzu guztiak ezagutzen beti; beraz, ez du erantzukizunik izango eduki horiek kalitatekoak ez badira, eguneratu gabe badaude, eskuragarri ez badaude, akastunak badira, legez kontrakoak badira edo erabilgarriak ez badira; era berean, ez da horien bidez egindako adierazpenen edota eskainitako edukien eta emandako zerbitzuen erantzule izango, zerbitzu horien zuzeneko arduraduna denean salbu.

7.- Erabiltzaileak webgune hau ondo erabiltzeko konpromisoa hartzen du, Legean, Lege-oharrean eta, hala badagokio, aplikagarriak diren bestelako baldintzetan, araudietan eta jarraibideetan jasotakoaren arabera. Erabiltzaileak EDEX eta hirugarrenen aurrean azalpenak eman beharko ditu, betebehar horiek ez betetzearen ondoriozko kalteen inguruan.

8.- Honako Lege-oharra Espainiako legerian oinarritzen da, erabat. Lege-ohar honen interpretazioaren edo aplikazioaren inguruko edozein gatazka konpontzeko, Erabiltzailea EDEX helbideratuta dagoen herriko auzitegien mende jarriko da.


 

 

 


Logo Gobierno Vasco Portugalete  

Logo EDEX



Icono

ZER DA?
NOR GARA?

IRAKASLEAK

IKASLEAK
FAMILIA
AZKEN ALBISTEAK

 
eBook