|
Fecha: Marzo 16, 2012 |
| |
Fuente: Irekia |
Euskal herritarrak atzerritarrekin lehen baino toleranteagoak dira
Aurkeztu ditugun datuek gauza bera diote, behin eta berriz: Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek atzerriko immigrazioa nola hartzen duten galdetuz gero, erantzuna da gure jarrerak bi alderdi dituela: gauza batzuetan, oso irekiak eta toleranteak gara; eta beste batzuetan, aurkako jarrera daukagu. Baina 2010eko barometroaren emaitzen aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren jarrerak dezente egin du hobera, atzerritarrekin lehen baino toleranteagoak gara, ez gara hain murriztaileak.
Herritar guztiak hiru taldetan banatuz gero, 2011n izan da aldaketarik: toleranteen taldea lehen bezain irekia da jarreretan eta iritzietan, baina lehen baino askoz gutxiago dira; anbibalenteak lehen baino gehiago dira, toleranteetako batzuk talde horretara pasa baitira (20 puntu gehiago), eta, horregatik, lehen baino toleranteagoak dira, baina, aurkakoen antzeko iritzi eta jarrera duten asko (15 puntu) talde horretara joan zaie, baina aurkakoen jarrerak hobetu gabe.
Herritarren artean bereizketa batzuk egiteko moduko aldagai soziodemografiko batzuk ere aurkitu ditugu. Lehenik, prestakuntza-maila azpimarratuko genuke, hainbat azterketatan ikusi denez aldagai hori delako, antza denez, jendeak zein jarrera eta jokamolde izango duen igartzeko ondoena balio duena. Badira beste aldagai garrantzitsu batzuk ere: nork bere burua ekonomikoki zein asebeteta ikusten duen; lanbidea; jarduera ekonomikoa eta etxeko hileko diru-sarrera garbiak (agidanean, batzuk beldur dira, atzerriko immigrazioa lanerako lehia ez ote den); eta erlijioa (honexek dakar karga dogmatiko handiena eta gizartea aldatzen ikusteko zurruntasunik handiena).
http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/9573-euskal-herritarrak-atzerritarrekin-lehen-baino-toleranteagoak-dira
|