Documento sin título
 
 
Es | Eu | En | Fr | twitter  
   
cabecera

 

Noticias

Fecha: Mayo 13, 2023 | Fuente: berria.eus

Etorkinei hitzorduak saltzen zizkien sare bat desegin dute

Atzerritarren tramiteetarako online orduen sistema blokeatzen zuen, eta etorkinei iruzur egiten zien sare bat desegin du Espainiako Poliziak. Programa informatiko baten bidez, sistema pirateatua zuten, eta zita hartu nahi zutenak haien bidez pasatzera behartzen zituzten. Doako zerbitzu publikoa izan arren, 30 eta 200 euro artean saltzen zuten hitzordu bakoitza. Efe agentziak zabaldutako informazioaren arabera, 69 pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak guztira; Hego Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan eta Espainian atzeman dituzte. Horrez gain, beste 25 pertsona ikerketapean ezarri dituzte. Abokatuak, kudeatzaileak, edo bestelako aholkulariak erabiltzen zituzten bitartekari gisa. Sare pribatu birtual baterako konexioa ahalbidetzen zieten, zita gehiago eskuratzeko aukera izan zezaten. Bitartekariek diru kopuru handiak jaso zituzten, asiloa eskatu nahi zuten pertsonetatik zetozenak, nagusiki.

 

 

 


Logo Gobierno Vasco Logo EDEX  



Icono

¿QUÉ ES?
¿QUIÉNES SOMOS?

PROFESORADO

ALUMNADO
FAMILIA
ACTUALIDAD

 
eBook