ePrevencion
introduccion

Komunikabideen bitartez, honelako esaldiak entzungo zenituzten: "herritarrek uste dute…", "gure gizarteko herritarrek…". Baina, zer esan nahi du herritartasunak? Zer da herritarra izatea?

 

tareas

GIZA ESKUBIDEAK

Has gaitezen herritartasun hitzaren esanahia ezagutzen (egin klik estekan).

Beraz, eskubideak eta betebeharrak ditugu? Gehiago ikertu beharko dugu, herritar gisa zein eskubide eta zein betebehar ditugun jakin ahal izateko. Hasteko, ezagutu dezagun “Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala”. 

Lan hau egiteko, 5 lan-talde sortu beharko dituzue. Talde bakoitzak egiteko jakin bat izango du. Lanak desberdinak direnez, aukeratu gehien interesatzen zaizuena. Lanak egiteko behar den informazio guztia “Baliabideak” atalean aurkituko duzue.

Ikasgelako talde bakoitza gai jakin baten inguruan arituko denez, garrantzitsua da zuen lanaren emaitza gainerako ikaskideei aurkeztea. Hori dela eta, informaziorik esanguratsuena aurkezpen batean jaso beharko duzue, eta informazio hori, gero, ikasgelako blogean jarriko duzue ikusgai.

Historia

Deklarazioaren aurrekariak ikertu beharko dituzue. “Baliabideak” atalean, informazio erabilgarria aurkituko duzue ikerketa historikoa egiteko. Garrantzitsua da gertakari historikoen, pertsona esanguratsuen eta lanketa-prozesuaren inguruko datuak ere islatzea.

Psikologia

Talde honetan, Eskubide pertsonalen inguruan egingo duzue lan. 1. artikulutik 11.era bitartekoak dira. “Baliabideak” atalean informazio erabilgarria aurkituko duzue, ikerketa egin ahal izateko.

Herritartasuna

Zuen taldeak Norbanakoek komunitatearekiko dituzten eskubideak aztertuko ditu. 12. artikulutik 17.era bitartekoak dira. “Baliabideak” atalean informazio erabilgarria aurkituko duzue, ikerketa egin ahal izateko.

Filosofia

Zuek Pentsamendu, kontzientzia, erlijio eta politikarako askatasunaren eskubideen gaineko ikerketa egin beharko duzue. 18. artikulutik 21.era bitartekoak dira. “Baliabideak” atalean informazio erabilgarria aurkituko duzue, ikerketa egin ahal izateko.

Soziologia

Talde honentzat, garrantzitsuena Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalekin erlazionatutakoa izango da. Eskubide horiek 22. artikulutik 27.era bitartekoak dira. “Baliabideak” atalean informazio erabilgarria aurkituko duzue, ikerketa egin ahal izateko.

Talde guztiek amaitzen duzuenean, gainerakoek egindako aurkezpenak ikusi ahal izango dituzue.  Zalantzaren bat egonez gero, blogean bertan planteatu dezakezue, komentarioen bitartez eztabaida piztuz.

 Aurkezpena sortzeko online tresna “Baliabideak” atalean dago eskuragarri.

tiempo   Iraupena: ordu 1

ETA BETEBEHARRAK ERE BAI

Herritartasunaren definizioaren arabera, gizarteko kideek zenbait eskubide eta zenbait betebehar dituzte. Gure komunitatea ere zaindu beharra dago, modu aktiboan parte hartuz eta gure bizitza sozialari eragiten dioten gaiei buruz ditugun iritziak eta ahotsak entzunaraziz.

Baina, nola har dezakegu parte? Lan honetan, herritarrek beste herrialde batzuetatik datozen pertsonei buruz duten sentsibilitatea hobetzen saiatuko gara. Lan hau egiteko erabiliko duzuen baliabidea ikasgelan sortutako ikus-entzunezkoa izango da. Zuen udalerrian bizi diren herritarrei egindako aurkezpen baten bitartez, zuen lana ezagutzera emango duzue. Hauek izango dira ikus-entzunezkoaren ezaugarriak:

  • tiempo   Iraupena: 10 minutu, gehienez ere.
  • Hizkuntza: gaztelania edo euskara (azpitituluekin).

Ikus-entzunezkoa egiteko, sortu 3 lan-talde, eta bana itzazue ondorengo lanak:

Kazetariak

Bideoaren gidoia eta hautatutako pertsonei egin beharreko galderak idatzi beharko dituzte. Dena argi duzuenean, elkarrizketak egin beharko dituzue. 

Talde honek prentsa-ohar bat ere idatzi beharko du, komunikabideak aurkezpenera gonbidatzeko.

Ikus-entzunezkoak

Talde honetan, musika aukeratuko da eta, elkarrizketak egiten diren bitartean, irudiak grabatuko dira.

Dena grabatuta dagoenean, talde hau arduratuko da ikus-entzunezkoa muntatzeaz. Ez ahaztu bideoan esaten den guztia azpititulatzeaz.

Talde honek Creative Commons lizentziei buruzko xehetasunak ere aztertu beharko ditu, zuen sorkuntzari lizentziarik egokiena eman ahal izateko.

Antolakuntza

Ezer baino lehen, talde honek elkarrizketatu beharreko pertsonak bilatuko ditu.

Gainera, ikus-entzunezkoa aurkezteko ekitaldia antolatzeaz arduratuko da. Kontuan izan proiekziorako areto bat beharko duzuela (ikastetxean bertan, edo zuen herriko gizarte etxeren batean), eta jendea gonbidatu beharko duzuela ekitaldira joateko.

Gainera, talde guztien lanak koordinatu beharko ditu, eta gauzak garaiz egiten ari direla egiaztatu beharko du.

Zuen buruak antolatzeko eta elkarren artean koordinatu ahal izateko, aztertu ezazue ondorengo taula hau. Beharbada, taldeak sortzeko unean, mereziko du ikus-entzunezko taldea handiagoa izatea, lan-kopuru handiagoa ere egin beharko dute eta.

Lanen eta denboren banaketa:

Taldea

Lana

Denbora

Kazetariak

Ikus-entzunezkoaren gidoia eta elkarrizketarako galderak idaztea.

Ordu 1.

Elkarrizketak egitea.

3 ordu.

Prentsa-oharra idaztea.

Ordu 1.

Ikus-entzunezkoak

Elkarrizketak grabatzea.

3 ordu.

Musika aukeratzea.

Ordu 1.

Bideoa muntatzea.

2 ordu.

Ikus-entzunezkoari lizentzia jakin bat ematea.

30 min.

Antolakuntza

Elkarrizketatzeko pertsonak bilatzea.

2 ordu.

Aurkezpen-ekitaldia antolatzea.

3 ordu.

Koordinazioa.

5 ordu (gainerako lanekin batera egin behar da).

tiempo   Iraupena: 5 ordu

NIRE IRITZI PERTSONALA

Lan gogorra izan da, eta balantzea egiteko unea heldu da. Modu indibidualean, idatz ezazue blogerako sarrera bat, lan-prozesuari buruz eta lortutako emaitzari buruz dituzuen iritzi orokorrekin. Gehienez ere, 200 hitz.

tiempo   Iraupena: 30 min

 

recursos

GIZA ESKUBIDEAK

www.un.org/...   es.wikipedia.org/...   www.pdhre.org/...
rincondelvago.com/...   amnistiacatalunya.org/...    

Aurkezpenerako

www.empressr.com/...   prezentit.com/...   prezi.com/...

ETA BETEBEHARRAK ERE BAI...

Kazetariak

Elkarrizketa prestatzeko   Elkarrizketa prestatzeko   Inspirazioa lortzeko

Ikus-entzunezkoak

Musika aukeratzeko   Bideoaren muntaia   Creative commons

Antolakuntza | Elkarrizketatzeko pertsonen bilaketa

www.sosracismo.org   www.cear.es   www.harresiak.org

 

evaluacion

Lan hauek ebaluatuko dira:

  • Taldekako 1. dokumentua: Giza Eskubideen Deklarazioko artikuluei buruzko aurkezpenak.
  • Taldekako 2. dokumentua: ikus-entzunezkoa.
  • 1. dokumentu indibiduala: hausnarketa pertsonala.

Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:

  • Gaiaren ulermena.
  • Egindako hausnarketak.
  • Hizkuntzaren erabilera ona (puntuazio-zeinuen erabilera, erabilitako hitzen aukeraketa zuzena, ortografia).
  • Argumentazioen argitasuna.
  • Denboraren erabilera lan bakoitzean.
  • Talde-lana.