ePrevencion
introduccion

Gizakion mugikortasuna ez da praktika berria. Izan ere, giza ezaugarririk antzinakoenetakoa gure nomadismoa izan da. Beti migratu izan da; batez ere, bizi-baldintza hobeen bila. Gaur egun ere, gauzak ez dira desberdinak.

Prozesu hori ulertzea lehenengo urratsa da, gure gizarteak zelan aldatu diren ulertu ahal izateko eta migrazio-mugimenduek elkarbizitza aberasgarriagoa nola sorraraz dezaketen ikusi ahal izateko.

 

tareas

0. jarduera – Ikasgelako bloga

Sekuentzia Didaktikoetan, kulturartekotasunari buruzko lanaren inguruko zenbait jarduera proposatzen dira. Sortzen diren dokumentu, bideo, komiki eta abarrak ikasgelako blogean jarriko dira. Hori dela eta, jarduerak egiten hasi aurretik, garrantzitsua da blog hau sortzea.

Lehenengo eta behin, bloga sortzeko zein plataforma erabiliko duzuen erabaki beharko duzue. Ezagunenetako bi Blogger eta Wordpres dira. Bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu, baina biak izango dira erabilgarriak zuen sarrerak jartzeko.

NONDIK DATOZ AUZOKIDE BERRIAK?

Historian zehar izandako migrazioak aztertuko ditugu, eta jendeak zergatik migratzen duen ulertzen ere saiatuko gara. Baina, hori baino lehen, ikus dezagun gai honekin erlazionatutako egoera baten adibidea, gure inguruko edozein auzotan gerta daitekeena.

Istorioa ezagutzeko, irakurri “Auzokide berriak” komikiaren lehenengo 22 orrialdeak, eta erantzun ondorengo galderei, 4 edo 5 laguneko taldeetan:

  • Zein gertakarik piztu du liskarra gimnasia-eskolan?
  • Zeintzuk dira ikasgelako kideek izan dituzten jarrerak?
  • Nor da Elena?
  • Zein da Elenaren familiaren historia?
  • Zergatik emigratu behar izan zuten?

tiempo   Iraupena: 30 min

MIGRAZIOA: FENOMENO HISTORIKOA

Migrazioa ez da fenomeno modernoa. Gizateriaren historia migrazio-dinamiken bidez uler daiteke: herri osoen migrazio handiak, familien migrazioak, norbanakoenak… Nolakoa izango litzateke mundua gaur, inor ez balitz Afrikatik mugitu? Izan ere, zientzialarien arabera, gizateriaren jatorria Afrikan dago; gaur egun Afrika izenarekin ezagutzen dugun lekuan, alegia. Beharbada, ez zen inor biziko bertan? Gauzak nola izan ziren gogoratuko dugu, eta giza migrazioen historia berreraikiko dugu, historiaurretik hasita.

Lan hori egiteko, 4 edo 5 laguneko taldeetan elkartuko zarete eta denboraren lerroa sortuko duzue. Bertan, migrazioek historian zehar izandako mugarri nagusiak jasoko dituzue.

“Baliabideak” atalean, denboraren lerroa sortzeko tresna eta beharrezko informazioa ezagutzeko loturak aurkituko dituzue.

tiempo   Iraupena: ordu 1

GAUR EGUN, MIGRATZEKO DAUDEN ARRAZOIAK

Beti gertatu izan den moduan, migrazioek bizi-bizirik jarraitzen dute gure garaian. Pertsona bakoitzak abentura berri bati ekiteko dituen arrazoien artean aniztasuna ere agertzen da. Abentura horien amaiera zein izango den aurreratzea, ordea, ezinezkoa da. Imajinatzen duzue zer ote den zuen oraingo bizilekua uztea, herrialde ezezagun batera bizitzera joateko? Zergatik daude erabaki hori hartzen duten hainbeste pertsona? Arrazoi nagusiak aztertuko ditugu.

Elkartu zaitezte 4 edo 5 laguneko taldeetan eta aukeratu arrazoi-sorta bat, ondoren eskaintzen direnetatik. “Baliabideak” atalean aurkituko duzuen informazioari esker, hobeto ezagutuko dituzue emigratzeko dauden arrazoiak:

  • Gatazka armatuak.
  • Ingurumen arloko hondamendiak.
  • Arrazoi sozioekonomikoak.
  • Arrazoi politikoak (jazarpen erlijiosoa, ideologikoa, politikoa…).

Jasotako informazioarekin, poster bat sortu beharko duzue. Bertan, argi ikusi beharko da zein den aukeratutako arrazoi-sortaren egoera. Posterrak ilustratzeko, irudiak Flickr-en bila ditzakezue (bilatu Creative Commons lizentziaren bat duten argazkiak). Jarri posterrak ikasgelako blogean.

tiempo   Iraupena: ordu 1

HAUXE AUKERATZEN DUT

Modu indibidualean, idatz ezazue 200 hitz inguruko sarrera bat blogerako. Bertan, fenomenoa aztertu ostean aurkitu duzuen guztia jasoko duzue, bai eta migrazioari buruz duzuen iritzia ere.

tiempo   Iraupena: 30 min

 

recursos

MIGRAZIOA: FENOMENO HISTORIKOA

es.wikipedia.org/...   muyinteresante.es/...   muyinteresante.es/...
iris.cnice.mec.es/...   news.bbc.co.uk/...   www.youtube.com/...
www.youtube.com/...   www.youtube.com/...   www.youtube.com/...
www.youtube.com/...   Denboraren lerroa sortzeko online erako tresna

GAUR EGUN, MIGRATZEKO DAUDEN ARRAZOIAK

Orokorra

es.wikipedia.org/...   www.youtube.com/...    

Gatazka armatua

laopiniondemalaga.es/...   www.elcorreo.com/...   www.rtve.es/...
www.youtube.com/...        

Ingurumen arloko hondamendiak

es.wikipedia.org/...   news.bbc.co.uk/...   observadorglobal.com/...
www.eumed.net/...        

Arrazoi sozioekonomikoak

news.bbc.co.uk/...   news.bbc.co.uk/...   www.elcorreo.com/...
www.rtve.es/...        

Arrazoi politikoak (jazarpen erlijiosoa, ideologikoa, politikoa…)

vanguardia.com.mx/...   www.eacnur.org/...   www.youtube.com/...

 

Irudiak bilatzeko   Poster bat sortzeko    

 

evaluacion

Lan hauek ebaluatuko dira:

  • Taldekako 1. dokumentua: komikiari buruzko galderen erantzunak.
  • Taldekako 2. dokumentua: migrazioen historiari buruzko denboraren lerroa.
  • Taldekako 3. dokumentua: migratzeko arrazoiei buruzko posterra.
  • 1. dokumentu indibiduala: blogeko sarrera, ikasitakoaren ondorio gisa.

Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:

  • Gaiaren ulermena.
  • Egindako hausnarketak.
  • Hizkuntzaren erabilera ona (puntuazio-zeinuen erabilera, erabilitako hitzen aukeraketa zuzena, ortografia).
  • Argumentazioen argitasuna.
  • Denboraren erabilera lan bakoitzean.
  • Talde-lana.