ePrevencion
introduccion

Pertsona guztiak desberdinak gara. Horretan ados gaude. Zure ama ez da zure bizilagunaren berdina, eta zure lagunik onena ere ez da zure gimnasiako irakaslearen berdina. Aniztasun horrek ez du gatazkarik sorrarazten. Alabaina, batzuetan, desberdintasun batzuk arazotsuak izaten dira zenbait pertsonarentzat. Zergatik desberdintasun batzuk arazotsuak dira, eta beste batzuk ez?

Gure inguruko pertsona batzuen bazterketara eramaten gaituzten jarrerak eta portaerak nola gertatzen diren aztertuko dugu.

 

tareas

PERTSONAK EZ DIRA ESPERO GENITUEN BEZALAKOAK IZATEN

Pertsona guztiak desberdinak gara. Hala ere, pertsona batzuek ezaugarri jakin baten azpian multzokatu nahi izaten gaituzte, eta horrek, batzuetan, elkarbizitza-arazoak sortzen ditu. Pertsonak ezaugarri identifikagarri jakin batzuen arabera sailkatzen ditugunean, eta beraiekin pentsatzen jartzen bagara, pertsona horiek definitzen dituztela uste dugun hitzak etortzen zaizkigu burura. Egia esan, hori guztia aurreiritziak eta estereotipoak baino ez dira; izan ere, pertsonak ez dira izaten gure aurreiritzien arabera espero genuen bezalakoak. Ikus dezagun xehetasun gehiagorekin zeri buruz ari garen.

Garrantzitsua da jakitea zeri buruz ari garen hizketan, bazterkeriazko jarrerak eta portaerak identifikatu ahal izateko. Ezer baino lehen, ikus dezagun zein den hitz bi hauen esanahia: aurreiritzia eta estereotipoa. Horretarako, 4 edo 5 laguneko taldeetan, bila itzazue hitz bi horien esanahiak Interneten. Erabil itzazue “Baliabideak” atalean aurkituko dituzuen web helbideak.

Bi hitz horien esanahia argi duzuenean, saia zaitezte “Auzokide berriak” komikiko istorioan agertzen diren estereotipoak eta aurreiritziak identifikatzen.

Gida gisa, galdera hauei erantzuten saia zaitezkete, aurkituko duzuen egoera bakoitzerako:

  • Zein egoeratan antzeman duzue estereotiporen bat? Eta aurreiritziren bat?
  • Nor da estereotipo/aurreiritzi horren xede?
  • Zein da pertsona horrekiko jarrera?

Jarri emaitza ikasgelako Blogean.

tiempo   Iraupena: 30 min

EGOERA BAKOITZARI, BERE AURREIRITZIA

Beste herrialde batzuetako pertsonei buruz ditugun sinesmenek bazterketa-egoerak sorraraz ditzakete. Zeintzuk ote dira egoera horiek?

4 edo 5 laguneko taldeetan, aukeratu egoeretako bat eta erantzun ondorengo galderei:

  • Zeintzuk dira gatazka edo egoera hori sorrarazi duten arrazoiak?
  • Zeintzuk dira gatazka edo egoera horren oinarrian dauden estereotipo edo aurreiritziak?

Egoerak:

  • Aisialdia eta bazterkeria.
  • Ijitoak eta etxebizitza.
  • Arrazismoa ikasgeletan.
  • Meskitak.

¨Baliabideak¨ atalean, galderei erantzuteko behar duzuen informazioa aurkituko duzue.

Behin aukeratutako egoera aztertu ostean, komiki batean jaso beharko duzue. Komiki horren amaierak elkarbizitza positiboa sustatu beharko du. Komikia sortzeko behar diren online erako tresnak “Baliabideak” atalean aurkituko dituzue.

Jar itzazue komikiak ikasgelako blogean, eta irakurri gainerako ikaskideek sortutako komikiak. Ziur desberdintasun interesgarriak egongo direla.

tiempo   Iraupena: ordu 1

ELKARBIZITZAREN ALDE

Ikerketa amaitzean, argiago egongo da zein jarrera eta iritzik indartzen dituzten bazterketa-egoerak. Zerbait egin ote daiteke egoera horiei aurre egiteko? Sentsibilizazio-kanpaina bat sortzeko unea heldu da. Modu horretan, beste pertsona batzuek ere zuen hausnarketak ezagutu ahal izango dituzte.

Aurreko ariketako talde berberetan arituz, sortu ikus-entzunezko kanpaina bat, ikasitako guztia islatzeko. Zuek aztertu dituzuen bezalako egoerak prebenitzen laguntzea da jarduera honen asmoa. Sortzen duzuen ikus-entzunezko produktuak ez du 3 minutu baino gehiago iraun behar. Erabil itzazue irudi eta musika egokiak, zuen lana erakargarria izan dadin.

Kanpaina mota hauek izaten dituzten elementuen gaineko inspirazioa lortzeko, antzeko beste kanpaina batzuk ikus ditzakezue “Baliabideak” atalean. Atal horretan bertan, zuen kanpaina sortzeko behar dituzuen online erako tresnak aurkituko dituzue.

tiempo   Iraupena: ordu 1

NIRE HAUSNARKETA PERTSONALA

Hausnarketa indibiduala oso garrantzitsua da, edozein gairi buruzko jarrerak eta iritzi pertsonalak hartu ahal izateko. Kasu honetan, aurreiritziei eta bazterketa-jarrerei buruzko hausnarketa indibiduala egingo dugu. Galdera hau planteatzen dizuegu:

  • Pertsona guztiok bazterketa motaren bat paira dezakegu?

Idatz ezazue sarrera bat ikasgelako blogean, zuen hausnarketa bertan jarriz. Sarrera horrek, gehienez ere, 200 hitz izan beharko ditu.

tiempo   Iraupena: 30 min

 

recursos

PERTSONAK EZ DIRA ESPERO GENITUEN BEZALAKOAK IZATEN

Prejuicio   Esteriotipo    

EGOERA BAKOITZARI, BERE AURREIRITZIA

Aisialdia eta bazterkeria

bit.ly/jsszmv/...   www.youtube.com/...   lasextanoticias.com/...

Ijitoak eta etxebizitza

bit.ly/ltFIOr/...   www.deia.com/...    

Arrazismoa ikasgeletan

bit.ly/jta7OQ/...   www.elpais.com/...   www.youtube.com/...

Meskita baten eraikuntza

bit.ly/melgaV/...   www.elcorreo.com/...   www.eitb.com/...

 

Komikia sortzeko online erako tresna        

 

ELKARBIZITZAREN ALDE!!

Inspirazioa lortzeko

www.youtube.com/...   www.youtube.com/...   www.youtube.com/...
www.youtube.com/...   www.youtube.com/...    

 

Irudiak bilatzeko   Bideoaren muntaia   Creative Commons lizentziadun musika

 

evaluacion

Lan hauek ebaluatuko dira:

  • Taldekako 1. dokumentua: “Auzokide berriak” komikiko bazterketa-egoeren deskribapena eta identifikazioa.
  • Taldekako 2. dokumentua: bazterketa-egoerei buruzko komikia.
  • Taldekako 3. dokumentua: sentsibilizazio kanpaina.
  • 1. dokumentu indibiduala: hausnarketa pertsonala.

Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:

  • Gaiaren ulermena.
  • Egindako hausnarketak.
  • Hizkuntzaren erabilera ona (puntuazio-zeinuen erabilera, erabilitako hitzen aukeraketa zuzena, ortografia).
  • Argumentazioen argitasuna.
  • Denboraren erabilera lan bakoitzean.
  • Talde-lana.