ePrevencion
introduccion

Maiz entzuten dugu mundua oso askotarikoa dela; globalizazioa, kulturen arteko elkarbizitza eta antzeko gaiei buruz hitz egiten entzuten dugu jendea... baina zer da hori guztia? Nola nabaritzen dugu eguneroko bizitzan?

Sekuentzia Didaktiko honetan lurrera jaitsiko ditugu kontzeptu horiek guztiak, eta gure bizitzatik gertuago dagoen esanahia emango diegu. Gauza jakina da gure gizartea hainbat kulturatako jendez osatuta dagoela, baina orain kultura horien zenbait gauza ezagutuko ditugu. Ziurrenik, elementu askok zure arreta deituko dute.

 

tareas

KULTURA

Zerbait baloratu aurretik, lehenengo, existitzen dela eta zer den jakin behar dugu, eta, informazio horri esker, iritzia osatu ahal izango dugu. Goazen, beraz, kultura batzuk ikertzera.

Baina, itxaron apur bat; norbaitek badaki zer den kultura? Ematen du eguneratu egin beharko garela gai honen inguruan.

Gehienez 5 pertsonako taldeetan bilduta, erantzun honako galderei:

  1. Zein da “kultura” hitzaren definizioa?
  2. Antropologiaren arabera, zer esan nahi du “kultura” hitzak?
  3. Zeintzuk dira kulturaren osagarriak?
  4. Zeintzuk dira gaur egun munduan dauden kulturak?
  5. Erlijioak badu zerikusirik kulturarekin?
  6. Besteekin harremana izateko moduak badu loturarik bakoitzaren kulturarekin?

Erabil ezazue “Baliabideak” atalean aurkituko duzuen informazioa. Idatzi erantzunak www.google.com/docs helbidean.

tiempo   Iraupena: ordu 1

HANGO ETA HEMENGO KULTURAK

Orain badakigu zer den kultura, eta munduan kultura asko dagoela. Bakoitza bere herrialdeko kulturaren arauen arabera bizi da. Ezagutu ditzagun herrialde horietako batzuk eta horien kulturak. Jar zaitezte taldetan eta aukeratu ikertzeko herrialde hauetako bat. Ziurtatu zaitezte herrialde guztiak aukeratzen dituzuela; ez dugu nahi baten bat ikertu barik geratzea!

Informazioa “Mikelen koadernoa”-n, “Auzoko berriak” komikiaren azkeneko atalean, eta “Baliabideak” ataleko loturetan aurkituko duzue.

Ikerketa bakoitzean, egiaztatu elementu hauek jasotzen dituzuela:

  • Deskribapen laburra (historia, kokapen geografikoa, hizkuntza...).
  • Herrialde horretako kulturaren elementu esanguratsuak (gastronomia, errituak, musika, literatura...).
  • Kultura irudikatzen laguntzen duten irudiak.

Ikertzeko herrialde eta kulturak:

  • Kolonbia
  • Sierra Leona
  • Ijitoen kultura
  • Albania
  • Maroko

Bildutako informazioarekin, egin poster bat, “Baliabideak” atalean aurkituko duzuen online erako aplikazioaren bitartez.

tiempo   Iraupena: 2 ordu

KULTURAK PARTEKATZEN

Poster guztiak prest daudenean, gainerakoei erakutsi beharko dizkiezue.

Zuen gelak blog-a baldin badauka, talde bakoitzak post-a jarri dezake; bertan, posterra egiteko prozesua, informaziorik garrantzitsuena eta egindako posterra agertuko dira.

Posterra partekatzeko beste aukera bat inprimatzea izan daiteke, edo, bestela, posta elektronikoz bidaltzea, zabaldu dadin.

tiempo   Iraupena: 2 ordu

HAUSNARKETA INDIBIDUALA

200 hitz baino gutxiago erabiliz, kontatu ezazu beste herrialdeetako kulturen gainean ikasitakoa.

tiempo   Iraupena: ordu 1

 

recursos

KULTURA

es.wikipedia.org/...   lema.rae.es/...   areagratuita.com/...
www.doceos.com/...        

HANGO ETA HEMENGO KULTURAK

Kolonbia

es.wikipedia.org/...   colombia-cali.galeon.com   es.wikipedia.org/...
www.youtube.com/...   www.youtube.com/...    

Sierra Leona

es.wikipedia.org/...   es.wikipedia.org/...   www.ikuska.com/...
www.consumer.es/...   www.youtube.com/...   www.youtube.com/...

Ijitoen kultura

es.wikipedia.org/...   www.gitanos.org/...   directoalpaladar.com/...
investigadoresdelacultura.blogspot.com.es/...        

Albania

es.wikipedia.org/...   es.wikipedia.org/...   es.wikipedia.org/...
bit.ly/YGfpaH        

Marako

es.wikipedia.org/...   www.turismomarruecos.net/...   es.wikipedia.org/...
www.consumer.es/...        

 

Online aplikazioa        

 

evaluacion

Ataza hauek ebaluatuko dira:

  • Taldekako 1. dokumentua: testu-dokumentua, bildutako informazioarekin.
  • Taldekako 2. dokumentua: poster digitala.
  • 1. dokumentu indibiduala: hausnarketa indibiduala.

Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:

  • Gaiaren ulermena.
  • Egindako hausnarketak.
  • Hizkuntzaren erabilera ona (puntuazio-zeinuen erabilera, erabilitako hitzen aukeraketa zuzena, ortografia).
  • Argumentazioen argitasuna.
  • Denboraren erabilera lan bakoitzean.
  • Talde-lana.